Non Dago Stalin? by Xabier Montioa

Non Dago Stalin? by Xabier Montioa

Author:Xabier Montioa
Language: es
Format: mobi
Published: 2011-12-22T19:37:28+00:00


ENTZUN eta batera ezagutu zuen behetik ari zena. Txerokik atariko txirrina jotzeko zuen era urduria zen hura, handik gutxira etxebizitzako atean aditu zuen berbera.

Ireki orduko, iritsi berriaren aurpegiko distira bereziaz ohartu zen neska. Txerokik, oraindik arnas estuka mailadiak binaka igota eta neskari inongo agurrik egin gabe, aldizkari bat zabaldu zuen bere aurrean. Trumoi antzeko bat lehertu zen batbatean neskaren baitan. Madrileko astekari bat zen. Azaletik, ondo ezagutzen zituen begi batzuk ari zitzaizkion begira: Stalinen begi bareak. Azken bolada hartan ohi zuen bezala, ez zuen fitsik konprenitu. Fitsik ez, defuntuaren aurpegi maitatuaren gainean letra gorri handitan Vendetta etarra irakurri zuen arte. Apur bat gorago eta letra meheagoetan «Terroristek ez dute damua onartzen» zioen eta marrazki txiki bat ageri zen aldamenean. "Maiatzaren biko fusilamenduak" Goyaren koadro ospetsuaren irudikoa zen, baina, soldadu frantziarren ordez, beren buruak txanoen pean ezkutatzen zituzten txapeldun batzuk ari ziren tiroka horma baten aurrean besoak gora zituen gazte bibotedun baten aurka. Tiratzaileek ikurrinatxo bana zeramaten besoan josita.

Izerdi hotza nabaritu zuen kopeta aldean. Aurreuste goibel batek hartuta, azalari zegokion erreportaia bilatzeari ekion zion aztoraturik. Erreportaiak aldizkariaren erdiko orrialdeak betetzen zituen. Argazki eta marrazki ugariz hornituta, ale hartako gai nagusitzat jo zitekeen zalantza handirik gabe. Argazkietan, herriko plaza, Stalinen erretratu zahar pare bat, Gorroto taldea eta HBko zinegotzi bizartsuak ageri ziren. Zer ote zen hura? Stalinenak komisaldegikoak ziren, antza. Hartaz ari zela, Txerokik astekaria kendu eta erreportaiaren pasarte adierazgarrienak irakurri zizkion arrapaladan, protesta egiteko aukerarik eman baino lehen, guzti harekiko higuina ozen aldarrikatuz:

«Hona zer dioten aluok -arnasa hartu zuen irakurtzeari ekin aurretik-, Juan Maria Iriarte Maiz laster nabarmenduko zen erakunde barruan bere doilorkeriagatik, bere krudelkeria eta erruki ezagatik. Odol egarri eta kupidagabea, Stalin izengoitiaz bataiatu zuten bere burkideek. Demokraziarekin batera etorriko zen bera ere eta, itxuraz behintzat, politika zeharo lagako. Itxuraz diogu ez bait zituen inoiz erabat etengo bere erakundearekiko loturak. Urteetan azpiegitura lanetan ihardungo zuen duela hilabete batzuk arte, erakunde terrorista uzteko asmoa agertu zuen arte. Zer zela eta bera bezalako ekintzaile aritu eta leialak hainbeste urte militatu ondoren dena utzi nahia? Arrazoi bat baino gehiago egon daiteke erabaki horretan, hipotesi bat baino gehiago erabil daiteke guzti hau argitzearren. Edozein modutan ere, terroristen zuzendaritzak ezin zuen bera bezalako norbait, batzuren artean ia leienda bat zena, besterik gabe joaten utzi. Ezin zuen damua onartu, arriskutsua zen oso haientzat. Zer jazo zitekeen aldegite haren berri zabalduz gero? Inork ez zuen horrelakorik nahi. Azkenean, terroristek dakiten bide bakarra erabili zuten: heriotzarena».

Ez zuen Mailuk gehiago aditu nahi izan. Hura nazka. Hura gezur mordoa. Nola zitekeen hainbeste gezur zikin asmatzea? Erdi totelka, erdi oihuka haserrearen haserrez, bere erabateko harridura azaltzen saiatu zitzaion Txerokiri:

«Dena, dendena gezurra, gezur hutsa. Ez zegok benetako ezer, dena duk sezurra. Nola liteke…?».

Mutila ere ez zebilen oso gozo: «Ederra sartu ziguten ziria. Gogoratzen al haiz nola joan ginen elkarrizketa bat egitera pasa den astean? Ba, hura izan dun, seguru nagon. Hasiera batean rockaz aritu ginunan bakarrik, baina berehalakoan hasi hunan Stalinen kontuekin gora eta behera. Ea politikagatik izan ote zen, ea zer egiten zuen… Pikutara bidali eta alde egin geninan handik, eta nola bere gustoko ezer lortu ez zuen, ba dena asmatu beharra izan din.



Download



Copyright Disclaimer:
This site does not store any files on its server. We only index and link to content provided by other sites. Please contact the content providers to delete copyright contents if any and email us, we'll remove relevant links or contents immediately.
Popular ebooks
Whisky: Malt Whiskies of Scotland (Collins Little Books) by dominic roskrow(56034)
What's Done in Darkness by Kayla Perrin(26595)
The Fifty Shades Trilogy & Grey by E L James(19080)
Shot Through the Heart: DI Grace Fisher 2 by Isabelle Grey(19058)
Shot Through the Heart by Mercy Celeste(18936)
Wolf & Parchment: New Theory Spice & Wolf, Vol. 10 by Isuna Hasekura and Jyuu Ayakura(17114)
Python GUI Applications using PyQt5 : The hands-on guide to build apps with Python by Verdugo Leire(16996)
Peren F. Statistics for Business and Economics...Essential Formulas 3ed 2025 by Unknown(16878)
Wolf & Parchment: New Theory Spice & Wolf, Vol. 03 by Isuna Hasekura and Jyuu Ayakura & Jyuu Ayakura(16825)
Wolf & Parchment: New Theory Spice & Wolf, Vol. 01 by Isuna Hasekura and Jyuu Ayakura & Jyuu Ayakura(16447)
The Subtle Art of Not Giving a F*ck by Mark Manson(14353)
The 3rd Cycle of the Betrayed Series Collection: Extremely Controversial Historical Thrillers (Betrayed Series Boxed set) by McCray Carolyn(14142)
Stepbrother Stories 2 - 21 Taboo Story Collection (Brother Sister Stepbrother Stepsister Taboo Pseudo Incest Family Virgin Creampie Pregnant Forced Pregnancy Breeding) by Roxi Harding(13647)
Scorched Earth by Nick Kyme(12771)
Drei Generationen auf dem Jakobsweg by Stein Pia(10965)
Suna by Ziefle Pia(10889)
Scythe by Neal Shusterman(10339)
The Ultimate Python Exercise Book: 700 Practical Exercises for Beginners with Quiz Questions by Copy(9592)
D:\Jan\FTP\HOL\Work\Alien Breed - Tower Assault CD32 Alien Breed II - The Horror Continues Manual 1.jpg by PDFCreator(9580)
International Relations from the Global South; Worlds of Difference; First Edition by Arlene B. Tickner & Karen Smith(9522)