Atlas Sentimentala (EUS) by Patxi Zubizarreta

Atlas Sentimentala (EUS) by Patxi Zubizarreta

Author:Patxi Zubizarreta
Language: eu
Format: mobi
Published: 1998-01-01T00:00:00+00:00


Martxoak 28

Bere bizitzaren une erabakior hartan jabetu zen Abbas amodioaren kemenaz, amodioaren ahalmenaz, amodioaren magiaz. Sentimendu haren indar sortzaile eta eraikitzailea nabaritu zuen, baita era inkontziente eta ilunean ere, zeren amodioak sortu, asmatu eta berritzeko gogoa ekartzen baitugu bihotzera.

Naguib Mahfuz, El callejón de los milagros

(9:45)

Iruñean, goizaldean lo egin ezinik ibiltzen naizenean, irratia piztu eta pertsona bitxi edo deprimituen deiak entzuten egoten naiz. Beste batzuetan, ordea, sintonia baten bila ari naizela, tarteka esatari arabiarren jarduna edo kantari arabiarren doinuak entzuten geratzen naiz. Hori, batez ere Marokora etorri baino aste batzuk lehenago egiten nuen, hain egon nintzen bidaiarekin gogoberoturik. Baina orain Iruñera itzultzeko irrikaz nago; orain ni neu naiz, pertsona bitxi eta deprimituen antzera, irratira deituko lukeena.

—Toki urrun batetik deitzen dizut —aitortuko nioke esatariari— eta nekez sinetsiko zenuke nire historia. Dena orkatila bihurritu nuenean hasi zen, baina hutsaren hurrengoa zen istripu ttiki horren ondoan sarraski izugarri baten lekukoa izan naiz eta, hori gutxi balitz, oraintxe bertan garrasi beldurgarriak entzuten ari naiz. Benetan esango dizut: irrati bat edozein tunelen barnean bezalaxe nago, neure buruaren sintonia harrapatu ezinik...

Baina miraria gertatu da eta Naima izan da nik behar nuen esataria.

—Labas? —galdegin dit irribarretsu, behar nuen ahots ezagun eta eztiaz.

—Bejair —lortu dut irribarretsu erantzutea, ahal nuen ahotsik goxoenaz.

Eta orduan oroitu ez banaiz ere, orain Belateko tunel berriez oroitzen naiz, zeren, entzun dudanaren arabera, sistema berezi bat baitute, sintonia tunel barnean ez galtzea ahalbidetzen duena. Eta neure buruaren sintonia berriro harrapatzen hasirik, gosaria bertan behera utzi eta Naimari dena kontatzeko gogoa etorri zait. Baina nik ez dakit berberez eta, gainera, ez nuen bera nire kezkekin nahigabetu nahi.

Naimak ikaragarri irribarre polita du. Aurpegian udaberria paisajean bezala zabaltzen zaio. Baina udaberria irribarrearekin batera eraman du alde egin duenean. Orduan negua inguratu zait, negu gorria. Said zen, noski, eta, lotsatu antzean etorri bada ere, nik bekoki beltzez begiratu diot.

—Labas? —galdegin dit burumakur.

Eta ni orduan ohartu naiz opor hauetan ez dudala berberez "gaizki" esaten ikasi.

—Gero ogia nola egiten duten erakutsiko dizute —esan dit zuka eta lausengari.

Eta nik poza hartu dut hitz horiek entzutean: batetik, dena beti bezala dagoela irudi duelako, bartekoak amesgaizto bat dirudielako; eta, bestetik, agian Naima izango delako ogia egiten irakatsiko didana. Baina nire poza agertu beharrean, Saidi galdera hau egin diot:

—Goizaldean, hemendik gertu, garrasi lazgarriak entzun ditiat. Entzun al dituk hik? Zer gertatuko ote zen?

Saidek orduan ezin izan du bere ezpainetako irri firfira ezkutatu.

—Horrek ez dik zerikusirik jauregiarekin... —erantzun dit dagoeneko hiketan eta begietara zuzenago begira.

Nonbait, Toubkal mendirako bidean, santutegi bat omen dago, Chamharouch izenekoa, eta hara deabruak hartutako jendea joaten da sendatzera, sarritan garrasi batean joan ere. Batzuk, inork ezagutu ez ditzan, ez dira egun argitan ibiltzera ausartzen, eta gauez egiten dute harako bidea. Gaueko garrasiak horietakoren batenak bide ziren.

Une batez pentsakor geratu naiz: barteko sarraskia, deabrudunak... Giltzarrapo gorria! Eta, goiko hortzez beheko ezpaina tinkatu bitartean, zirrara asaldagarri bat sentitu dut bizkarrezurrean gora. Eta beharbada horregatik eta Saidek Toubkal mendia aipatu duelako, gogoa gurasoengana hegaldatu zait. Eguraldia lainotua dago eta ez dakit, bada, gaur iristerik izango ote duten (beharbada hemendik aurrera amak ezezik nik ere hartu beharko ditut tranxilium pilula lasaigarri horiek.



Download



Copyright Disclaimer:
This site does not store any files on its server. We only index and link to content provided by other sites. Please contact the content providers to delete copyright contents if any and email us, we'll remove relevant links or contents immediately.
Popular ebooks
Whisky: Malt Whiskies of Scotland (Collins Little Books) by dominic roskrow(56026)
What's Done in Darkness by Kayla Perrin(26592)
The Fifty Shades Trilogy & Grey by E L James(19079)
Shot Through the Heart: DI Grace Fisher 2 by Isabelle Grey(19058)
Shot Through the Heart by Mercy Celeste(18936)
Wolf & Parchment: New Theory Spice & Wolf, Vol. 10 by Isuna Hasekura and Jyuu Ayakura(17112)
Python GUI Applications using PyQt5 : The hands-on guide to build apps with Python by Verdugo Leire(16992)
Peren F. Statistics for Business and Economics...Essential Formulas 3ed 2025 by Unknown(16878)
Wolf & Parchment: New Theory Spice & Wolf, Vol. 03 by Isuna Hasekura and Jyuu Ayakura & Jyuu Ayakura(16825)
Wolf & Parchment: New Theory Spice & Wolf, Vol. 01 by Isuna Hasekura and Jyuu Ayakura & Jyuu Ayakura(16447)
The Subtle Art of Not Giving a F*ck by Mark Manson(14353)
The 3rd Cycle of the Betrayed Series Collection: Extremely Controversial Historical Thrillers (Betrayed Series Boxed set) by McCray Carolyn(14134)
Stepbrother Stories 2 - 21 Taboo Story Collection (Brother Sister Stepbrother Stepsister Taboo Pseudo Incest Family Virgin Creampie Pregnant Forced Pregnancy Breeding) by Roxi Harding(13640)
Scorched Earth by Nick Kyme(12771)
Drei Generationen auf dem Jakobsweg by Stein Pia(10965)
Suna by Ziefle Pia(10888)
Scythe by Neal Shusterman(10337)
International Relations from the Global South; Worlds of Difference; First Edition by Arlene B. Tickner & Karen Smith(9522)
The Ultimate Python Exercise Book: 700 Practical Exercises for Beginners with Quiz Questions by Copy(9453)
D:\Jan\FTP\HOL\Work\Alien Breed - Tower Assault CD32 Alien Breed II - The Horror Continues Manual 1.jpg by PDFCreator(9435)